lunes, 16 de febrero de 2009


Marik era honetan euskal kosmogonia bi mundutan zatikatu zuen, Eguzkiak argitzen zuen egunekoen mundua edo bizirik zeudenena; eta Ilargiak argituriko gauekoen mundua edo espiritu eta hilen arimenena. Antzinako sinesmenen arabera, Ortzian astroak mugitzen dira, eta mendebaldean sartzean Itsasgorrietan murgiltzen dira, bere igarobidea Lurrazpiko Munduan jarraituz. Horrela, Eguzkiak bere igarobidearen zati batean munduko azala argitzen du, eta beste zatian, Lurrazpiko Mundua. Eguzkia eta Ilargia jainkosak dira, Lurraren -Mariren- alabak, zeinarantz egunero doazen Ortzitik zehar igarobidea egin eta gero.

miƩrcoles, 11 de febrero de 2009

sarrera

kaixo¡ Ana naiz eta euskara "irakasten dut" IES etxebarrin. Zergatik ipini dut ILARGIA izena?